Erakundeari eta antolamenduari buruzko informazioa

Tratamendu-jardueren barne erregistroa “erantzukizun proaktiboaren” printzipioaren alderdi bat da; 2016/679 (EB) Erregelamendu Orokorrak ezarri zuen, eta tratamenduen gardentasuna eta publizitatea ahalbideratzen ditu. Erregelamendu Orokorraren 30. artikuluak xedatzen du tratamenduaren arduradun bakoitzak eta, halakorik badago, arduradun horren ordezkariak beren ardurapean egindako tratamendu-jardueren erregistro bat eramango duela. Erregistro horrek informazio hau guztia jasoko du:

  • Tratamenduaren arduradunaren izena eta harremanetarako datuak eta, halakorik badago, erantzukidearenak, arduradunaren ordezkariarenak eta datuak babesteko ordezkariarenak.
  • Tratamenduaren helburuak.
  • Interesdun-kategorien eta datu pertsonalen kategorien deskribapena.
  • Datu pertsonalak zein hartzaile-kategoriari komunikatu zaizkion edo komunikatuko zaizkion, baita hirugarren herrialde bateko hartzaileak edo nazioarteko erakundeak direnean ere;
  • Halakorik badago, hirugarren herrialde batera edo nazioarteko erakunde batera egindako datu pertsonalen transferentziak, hirugarren herrialde horren edo nazioarteko erakunde horren identifikazioa barne, eta, 49.1 artikuluko bigarren paragrafoko transferentzien kasuan, berme egokiei buruzko dokumentazioa.
  • Ahal bada, datu-kategoriak ezerezteko aurreikusitako epeak.
  • Ahal bada, segurtasunari buruzko neurri tekniko eta antolakuntzakoen deskribapen orokorra.

Gainera, DBEBk bertako Tratamendu-jardueren Erregistroa argitaratuko du 3/2018 Lege Organikoaren 31. artikuluan jasotako honako aurreikuspena betetzeko: 3/2018 Lege Organikoaren 77.1 artikuluan zerrendatutako agintaritza eta organismo publikoek “beren tratamendu-jardueren zerrenda jarriko dute jendaurrean, baliabide elektronikoen bidez irisgarri, non (EB) 2016/679 Erregelamenduaren 30. artikuluak jasotako informazioa eta haren lege-oinarria jasoko baitira”:

DBEBren Tratamendu-jardueren Erregistroa (PDF) (PDF, 449 KB)

DBEBren Tratamendu-jardueren Erregistroa (HTLM)