Tratamenduaren arduradunek datu pertsonalen segurtasun-arrakalak jakinaraztea

Deskribapena


Tratamenduaren arduradunek Datuak Babesteko Euskal Bulegoari (DBEB) datu pertsonalen segurtasun-arrakalak jakinaraztea (arduradunen kontrol-agintaritza DBEB da), eta horien ebaluazioa eta jarraipena egitea.

Datuak babesteko agintaritza Datuak Babesteko Euskal Bulegoa duten erakundeek datu pertsonalei dagokienez sortzen diren segurtasun-arrakalak jakinaraztea da zerbitzu honen helburua.

Jakinarazpena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan ezarrita dagoenaren arabera egin da, 33. artikuluaren arabera: Datu pertsonalen segurtasunaren urraketa kontrol-agintaritzari komunikatzea (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena).

Oharra: segurtasun-urraketak EZ badie eragiten datu pertsonalei, orduan ez da jakinarazi beharko

Nori dago zuzenduta


Tratamenduaren arduradun gisa jarduten duten Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) administrazio, organismo eta erakunde publikoak, datuen babesaren arloko kontrol-agintaritza Datuak Babesteko Euskal Bulegoa (DBEB) dutenak.

Jakinarazpena honako interesdunen identifikazio elektronikoaren bidez egin beharko da:

  • Tratamenduaren ardura duen erakundeak, entitatearen ordezkariaren ziurtagiri baten bidez.
  • Ahalordeen Erregistro Elektronikoan inskribatutako borondatezko ordezkari batek edo erakundeko langile batek.
  • Datuak babesteko ordezkariak, prozedura honetarako erakundearen ordezkari gisa diharduela adieraziz.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa > Eragin Teknologikoak eta Segurtasun Arriskuak Ebaluatzeko Unitatea

Ebazten duen erakundea

  • DBEB - Datuak Babesteko Euskal Bulegoa > Eragin Teknologikoak eta Segurtasun Arriskuak Ebaluatzeko Unitatea

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Jendaurreko ordutegia:

  • Urritik maiatzera: 9:00-13:00 eta 15:00-16:00O; Ostiralak: 9:00-14:00
  • Udako ordutegia:Ekainetik irailera: 9:00-14:00

COVID-19 ordutegi berezia: 

  • Telefono bidezko arreta: 9:00-14:00
  • Aurrez aurreko arreta: telefonoz hitzordua eskatuta

Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren helbidea:

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea 71, 3. solairua

01008 Vitoria - Gasteiz

Tel.: + (34) 945 016 230 - Faxa: + (34) 945 016 231

e-maila: avpd@avpd.eus

Kodea(k)

  • Segurtasun urraketen jakinarazpena: 1212501

Datu pertsonalen segurtasun urraketaren jakinarazpena eta dokumentazioa aurkeztea


Segurtasun urraketaren jakinarazpena eta dokumentazioa aurkeztea

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Beste tramite batzuk