Legedia

Bildumaren xedea da lege eta arau sorta bat eskaintzea, datu pertsonalak babesteko eskubidea eta datuen tratamendua hobeto ulertzen laguntzeko. Asmoa ez da lege konpilazioa egitea.

Kontsulta errazteko, testu kontsolidatuetara sartzeko estekak egin dira; baina, aldizkari ofizialetan ere argitaratuta badaude. Testuek ez dute lege baliorik. Balio informatiboa baino ez dute.

2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra)

Hutsen zuzenketa: 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (2018ko maiatzaren 18a) 

Hutsen zuzenketa: 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa; eta 95/46/CE Zuzentaraua indargabetzen duena (2021eko martxoaren 4a) 

2016/680 Zuzentaraua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, pertsona fisikoak babestearen gainekoa, agintari eskudunek arau-hausteak edo zigor penalak prebenitu, ikertu, antzeman edo auzitaratzeko asmoz datu pertsonalak tratatzeari buruz eta datu horiek aske zirkulatzeari dagokionez; eta Kontseiluaren 2008/977/JAI Esparru Erabakia indargabetzen duena (gaztelaniaz)

2016/681 Zuzentaraua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, terrorismo delituak eta delinkuentzia larria prebenitu, ikertu, antzeman edo auzitaratzeko asmoz bidaiarien izenen erregistroko (PNR) datuak erabiltzeari buruzkoa (gaztelaniaz)

2022/868 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2022ko maiatzaren 30ekoa, Europako datuen gobernantzari buruzkoa eta 2018/1724 (EB) Erregelamendua (Datuen Gobernantzari buruzko Erregelamendua) aldatzekoa (gaztelaniaz)

3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa. Testu kontsolidatua (gaztelaniaz)

7/2021 Lege Organikoa, maiatzaren 26koa, arau-hauste penalak prebenitzeko, detektatzeko, ikertzeko eta epaitzeko eta zehapen penalak betearazteko tratatutako datu pertsonalak babesteari buruzkoa (gaztelaniaz) 

Legedi bateratua:

2/2004 Legea, otsailaren 25ekoa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzkoa

308/2005 Dekretua, urriaren 18koa, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legea garatzen duena

309/2005 Dekretua, urriaren 18koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Estatutua onartzen duena

Ebazpena, 2005eko azaroaren 28koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren egitura organikoa garatzeko dena

Ebazpena, 2013ko ekainaren 17koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, egitura organikoa aldatzen duena

Ebazpena, 2015eko otsailaren 1koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Bulegoak izapidetzen dituen arau-hauste edo zehapen prozeduretan instruktorea izendatzeko txanden sistema objektiboa ezartzen duena

Ebazpena, 2018ko apirilaren 26koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren datuak babesteko ordezkaria izendatzen duena 

Ebazpena, 2023ko martxoaren 29koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendariarena, egitura organikoa bigarren aldiz aldatzen duena

1/2023 Legea, martxoaren 16koa, Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzkoa

2/2023 Legea, otsailaren 20koa, arau-hausteei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonak babesteari buruzkoa (gaztelaniaz)

311/2022 Errege Dekretua, maiatzaren 3koa, Segurtasunaren Eskema Nazionala arautzen duena (gaztelaniaz)

8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteko (gaztelaniaz)