Konpartitu

Osasuneko Datuen Babesari buruzko XVIII. Foroa (SEIS)

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak, aurreko urteetan bezala, Osasunaren Informatikako Espainiako Sozietateak (SEIS) antolatzen duen datuen babesari buruzko XVIII. Foroan parte hartuko du.

 

Aurten, gaia «Datuen babesa eta informazioaren segurtasuna pandemia garaian» izango da, eta datuen babesak eta informazioaren segurtasunak bereziki laguntza-, gizarte- eta teknologia-arloko ekimenetan izan duten zeregina izango da ardatza.

 

Hirugarren saioa datuak babesteko agintaritzei eskainiko zaie. Bertan parte hartuko dute, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaz gain, beste agintaritza batzuek ere: Datuak Babesteko Kataluniako Agintaritzak eta Gardentasunaren eta Datu Babesaren Andaluziako Kontseiluak.

 

Aurtengo edizioan nobedade bat egongo da, modu birtualean ere parte hartu ahalko baita, izena eman ostean

 

Egitaraua (leiho berri batean irekitzen da)

Asistentzia presentzialerako izenematea (leiho berri batean irekitzen da) 

Asistentzia birtualerako izenematea (leiho berri batean irekitzen da)

Antolatzailea:
Sociedad Espaola de Informtica de la Salud (SEIS) con la colaboracin del Servicio de Salud del Principado de Asturias
Ekitaldi-mota:
Jardunaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
OviedoAsturias (Espaa)