Konpartitu

Datuak Babesteko Ordezkariaren jakinarazpena

Europar Batasuneko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (Erregelamendu Orokorra) 37. artikuluak xedatzen du "Agintaritza eta erakunde publiko guztiek" izendatuko dutela datuak babesteko ordezkari bat (DBO), eta kontrol agintaritzari jakinaraziko diotela. Datuak babesteko ordezkariaren (DBO) eginkizunak eta baldintzak Erregelamendu Orokorraren 38. eta 39. artikuluetan daude jasota. Ondorioz, Eusko Legebiltzarraren abenduaren 21eko 16/2023 Legearen ezarpen eremuan dauden administrazio publikoek, organismoek eta entitateek nahitaez izendatu behar dute datuak babesteko ordezkaria, eta izendapena jakinarazi behar diote Datuak Babesteko Euskal Agintaritza (DBEA), Agintaritza delako datu babesari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoko kontrol agintaritza.

Erregelamendu Orokorrak ez ditu zehaztu izendapena egiteko betekizun formalak; baina, administrazio, organismo eta erakunde publikoen esparruan DBO izendatzeko borondatea administrazio-egintza bidez gauzatu beharko da (akordioa, ebazpena, ...). Tratamenduaren arduradunak erabakiko du zein administrazio-egintza baliatu, egoeraren arabera.

Izendapena, tratamenduaren arduradun den organismoak komunikatu beharko du, beharrezkoa den informazioa jasotzen duen formulario elektronikoa betez, aurrerantzean kontrol-agintaritza harremanetan jarri ahal izan dadin datuak babesteko ordezkariarekin eta tratamenduaren arduradunarekin. Lotura honetan zenbait formulario daude eskura datuak babesteko ordezkari izendatutako pertsonak jakinarazteko, harremanetarako datuak aldatzeko eta izendapenen baja emateko:

DBO jakinarazteko formularioak

Datuak babesteko ordezkariak berak egin dezake izendapenaren jakinarazpena, edo tratamenduaren arduradunak, baldin eta behar adinako titulu, ordezkaritza edo baimena badu. Formularioari atxikita bidaliko dira datuak babesteko ordezkariaren izendapena eta bestelako agiriak ere bai, garrantzitsutzat edo egokitzat jotzen badira.

Jasotako jakinarazpenak izapidetu eta erregistratu ostean, honako lotura honetan kontsultatu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari jakinarazitako datuak babesteko ordezkarien zerrenda.

DBEAri jakinarazitako DBOen kontsulta

Honi buruzko argibiderik behar izanez gero edo zalantzaren bat izanez gero, honen bidez jar zaitezkete gurekin harremanetan: