Konpartitu

Unai Aberasturi Gorrio jauna Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendari berria

Argitalpen-data: 

101/2023 DEKRETUA, uztailaren 4koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria izendatzeko dena.

Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 15. artikuluan ezarritakoaren arabera, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko uztailaren 4ko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hau xedatzen du

Unai Aberasturi Gorriño jauna Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendari izendatzea.

Dekretu honek 2023ko uztailaren 8an izango ditu ondorioak.